lehenengo farra
Ba bai! Mutilak! Lehenengo parranda Aarhusen eta ez zen txarra izan.
Lehenengo beer bat hartzera joan nintzen kanadiense, polaka, australiano eta abar luze batzuekin. Han alikantina bat ezagutu nun, Avi. Social Club izeneko diskoteka batera gindoazela gaztelania puro y duroz hitz egiten joan nintzan neska honekin (por zierto, ze lasaitasuna gaztelaniaz hitz egitean, eta inglesaren tentsioaz pixkat destensionatzean).
Diskoteka honetan ikasleek zerbeza gratis daukate 11etatik 12tara. Beraz, beer ugari edan nituen, Abi honekin eta gero berak aurkeztu zidan Lekeitioko Josukin (orain euskeraz! inkreible!). Polaka eta abarrekin dantzan aritu ondoren, zein ikusiko eta... Arbelaitztar Lander! eta hortik aurrera, gaua Landerrekin egin nuen, "hablando de los viejos tiempos" eta holan... argentinoak, irlandesak, danesak, holandesak, venezolanoak... danetatik ezagutu nuen.
Azkenik 3:30ak aldera etxera joan nintzen (parranda gunetik 2 minutura oinez) dexenteko tokearekin buruan.
Hasi da gauza animatzen! Gaur gehiago!
0 Comments:
Post a Comment
<< Home