Danimarka konkistatzen

Friday, September 01, 2006

lehenengo klaseak

Bai, bai! Irailean oraintxe sartu gera eta ni dagoeneko klasetan!
3 asignatura dauzkat: Representation of quantum groups, topology eta danesezko izen arraro bat (dei diezaiogun, varieties, ideals and algorithms).
Lehenengoan, 4 ordu astean, bigarrenean beste hainbeste, eta azkenekoan 2. Guztira 10 ordu klase astean. Ikasteko (aspertzeko) denbora soberan.

Lehenengo ikasgaiko irakasleak ingelesez oso argi hitz egiten du eta dana ulertzen diot. Baina oso azkar dijoa (hay que ponerse las pilas). Maryshia, nere lagun polaka, eta ni gera exchange student bakarrak. Ni bezain pez edo gehiago ikusten det bera, behintzat.

Bigarrenean, tipoa danesez hitz egiten hasi zan hasieratik. Eta nik akojonoa! Besoa altxa eta "Is this lecture in Danish?" eta berak "Ok, dou you need in English?", YEEEES!!!!! Honi ez diot hain ondo ulertzen, baina ez da bere ingelesagatik, tipo arraro eta exzentriko xamarra dalako, baizik. Asignaturak ez dirudi itsusia eta oraingoz arazo gabe jarraitzen ari naiz. Gauza batzuk mundu guztian berdinak direla frogatuz, tipo honek bi gauza hauek bete ditu: 1- nahiz eta berandu den jakin, klasea ematen jarraitu eta 2- Bere liburua erosteko esan.
Ikasgai honetan beste exchange student bat dago. IRAKekoa!!! Nolakoa dan jakin nahi badezue, imaginatu Sadam Hussein 35 urtekin. Hortxe daukazue: Mossen. Arraroa! 35 urte baditu behintzat. Garbi asko utzi diot nik danesez puta ideirik ez daukadala eta ingelesez egiteko. Ba tipoa danesez (edo alemanez, ez nago ziur) hasten zait. "what?" eta ingelesez hasten zait, baina bigarren esaldia nahasketa baten bidez esaten dit eta hirugarrena berriz danesez (edo alemanez). Se le va! (senil???) Azkenean, "aja, aja" pare bat eta alde. Gaur ere esan dizkidan gauza guztiak danesez (alemanez).

Hirugarrenak oso itxura polita du. 5 gera klasean. 4 postgrado ikasle danes eta ni. Tipoak jatorrak dira, nerekin hitz egin duten bakarrak. Lehenengo 3 astetan emango deguna nik badakit dagoeneko, beraz lasai xamar hartu dezaket. Irakasleari arazorik gabe ulertzen diot.

Ba horixe, hasi degu martxa. Hemendik 2 astera daneseko klasek eta futbol entrenamenduak hasiko ditut eta ya erabateko rutinan sartuko naiz. We will see.

P.D: aste hontan festak dira Aarhusen. Aber nola dijuan...

2 Comments:

At 2:55 PM, Blogger Trojan Warrior said...

Ba seguru Aiakoak bezela izango direla.... gutxi gora behera:

Berbena (danes jartoren batek abestuta), alkohola, ligoteoa (hotzagoa, hori bai), eta Norberak bere kuadrilakoekin bakarrik hitz egingo du. Azken finean hoiek, gu bezela, europarrak dira. Ala ez?

Segi informatzen.

 
At 6:50 AM, Blogger loretxu said...

Iep!

Kopenagera noa Udako unibersitate batentzat (3 egun iraunen du) Abuztuak 25etik-27ra. Aste bat pentsatzen nuen han egoitea. Baina ez dut lo egiteko tokirik...

Ezagutzen al duzue norbeitek sofa mutur bat uzten ahal nindukena aste hortarako?
Ezagutzen baduzue norbeit prest litaikena sofa baten prestatzeko, abisatu

Milesker aintzinetik!

Izan untsa!

Loretxu
loretxu@alternatiba.org

 

Post a Comment

<< Home