Danimarka konkistatzen

Saturday, September 09, 2006

azken bi parrandak

Azken astean pare bat parranda egin ditugu eta beti ere protagonista antzekoekin, izan ere, hemen jendea oso gutxi animatzen da parrandarako. Biek badute mamia, beraz hor doa:

Lehenengoa, lehengo larunbatean. Landerren klaseko batzukin atera ginan Josu (lekeitiokoa) eta ni. Kinito jokoan aritu ginan hiriko taberna merkeenean (BAI BAI! Donostin baino merkeago!!!). 12 dkk 33cl-ko zerbeza (Ittu...). Martxa pixkat hartzen joan ondoren, happy hour-aren tabernara joan ginen. Badakizue, 11etatik 12tara zerbeza gratis ikasle izateagatik. Jendeak esaten du oso zerbeza txarra dela eta bla bla bla... guk dale que te pego! 8 bat zerbeza edan genitun bakoitzak eta azkenerako... Bertan geunden kuadrilan: holandesak, lituana bat, neozelandes pare bat eta noruega guapa bat (Lena). Landerri tilin egiten dio, xsxsxsxsx. Baina, galdu egin genitun hurrengo tabernarako bidean eta azkenean, deskaradamente kolatuz, beste taberna baten bukau genun, Lander, Josu, Neozelandes maori ex-rugby jokalari amaneratu bat eta lauok. Eta han generaman mozkorra! Gehiegi! Lander zerbezak lapurtzen, ni dandolo todo txunba dantzatzen... eta gainera, abesti jamaikar mitiko bat jarri zuten (take me home country roads). Mozkor haren erdian Lylek (neozelandesak) zerbait serioa esan omen zion Landerri. Baina, berak ez daki zer zen. Ez zion ezer ulertu!jajjajaja. Igual deklaratu egin zitzaion...
Balantzaka etxera buelta nintzan. Eta hurrengo eguneko ajea... ikaragarrizkoa. oso gogorra.


Bigarrena, ostegun hontan (Keep on Bilbo Style!). Nere urtemuga ospatzeko. Tortila patata gazta ta urdaiazpikoakin egin nien alemana biri (Janin eta Sabrina) eta ondoren, Steffan eta Mirella austriakoak elkartu zitzaizkigun afarian. Azkenik, Kalimotxoa (bai! kalimotxoa) edateko garaian Lander eta Josu ere etorri ziren. Oso gustora egon ginen hitz egiten (inglesez eta oso suelto) eta alemanek de puta madre pasa zuten gurekin (dejando el pabellon alto). Ondoren, kalera atera ginen (berriro ere, 3 euskaldunak bakarrik). Dana oso ondo zijuan, Madrideko tipo bati Landerrek euskalduna bakarriz sentitzen zala esan arte. Tipoa super agresibo jarri zan eta gurekin ere haserre berdina esan geniolako. Vamos! un ESTUPIDO! FAXISTA! Lander oso nerbioso jarri zan eta aitortu zun apunto eon zala puño bat askatzeko. eskerrak ez zun egin... azkenean, valenciano batekin zerbeza bat hartzea jun ginan beste taberna batera, baina orduako gaua izorratua zigun Español diru zikin hark (Josuk hola deitzen die). Etxera eta mala letxez holako gauzek ere hemen gauzak izorratzen dizkigutelako. Beste Español guztiekin arazorik ez.

Bestelakoan, hemen iada martxan gabiltza. Klaseetan oso azkar dijoaz eta ikasten hasi beharra daukat (komo me jode). gainera, asignatura batean 20-40 minutuko aurkezpen bat egin behar det klasean aurrean inglesez. glubs! Hurrengo astean, futbolean hasiko naiz, futboleko botak iritsi zaizkidalako donostitik.

1 Comments:

At 7:02 AM, Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Oain nahikoa "gizon okupatua" naiz aste honetan behintzat, ta nere komentario luzeagoak egingo ditut. Hala ere, pozten gera ondo egoteaz ta martxa hartzen ari zealako.

Goraintziak txarilanderri!!!
ta Espainol diru zikinari: artikulo tres entzun ta kasoik ez!!!

 

Post a Comment

<< Home