Danimarka konkistatzen

Saturday, September 09, 2006

nere gela eta nere bizikleta

Nere gelaren argazki bat jartzeizuet hemen eta ondoren nere bizikletaren batzuk (petizion de Litxun):


Nere gelak, ikusten dezuenez, ez dauka ezer berezirik: ohe bat (egin gabe eta nahiko txarra), mahaitxo bat honen ondoan (Nerearen argazkiarekin), mahai bat (oso desordenatuta), aulki bat, silloi bat (erropaz beterik beti) eta komun bat. Paretak pixkanaka ari naiz apaintzen (pixkanaka).

Eta zer dauka berezia bizikletak? Ba pare bat gauza. Argazkian ikusten dezuen mamotretoa kanbioen "makina" da. Pinoi bakarra eta plato bakarrarekin 7 kanbio dauzka bizikletak. Ez galdetu nola funtzionatzen dun, baina asuntoa da kanbioz aldatzeko pedalei emateari utzi behar zaiola (zentzugabekeria galanta!). Eta bigarrena, kandatua: bizikletak berarekin dakar. Bai, bai! bizikletaren erradioak zeharkatzen ikusten dezuen metalezko ardatztxo hori da.

1 Comments:

At 7:02 AM, Blogger Trojan Warrior said...

Benetan OSO jartoa dirudi teknologia horrek!

Halare, kanbioz aldatzeko pedalei emateari uztearena putada bat izan daitekeen arren (goraka bazoaz), hango zoru lauetan ez du eragin handirik, ta horregatik diseinatuko zuten horrela.

Vamos, digo yo. Ittuk ilustra gaitzala.

 

Post a Comment

<< Home