Danimarka konkistatzen

Tuesday, September 19, 2006

futbola, fusball, football, soccer edo furgol

Bai, noski. Danimarkara ere iristen da futbola. Eta lehengo astean pare bat esperientzia berri eduki nituen futbolaren inguruan.

1- Nere pisukide danesekin Champions League-eko partida bat ikusi nuen. Ikusi nahi nuenentz galdetu zidatenean ezin nuen sinetsi ere. Ez nuen dudarik egin; nere "voy a mi puta bola" pisukide danesekin zerbait egiteko aukera nuen! Partidan zehar kasu handirik ez zidaten egin, gehienbat danesez hitz egiten zuten haien artean. Gainera, partida sekulako rolloa izan zen partida: FC Copenaghe 0 - Benfica 0. (Danesak oso txarrak dira). Behintzat zerbeza eman zidaten nere pisukideek. Aspertu nintzan pixkat, baina pozik joan nintzen ohera, nere pisukideekin zerbait egina nuelako.

2- Ekipo batekin hasi nintzen entrenatzen: Nordbyen fc (Ittu: www.nb93.dk). Hauek kasu gehixeago egiten didate: beti saiatzen da baten bat ingelesez nirekin hitz egiten (batek gaztelaniaz egiten dit) eta entrenatzaileak esandakoari pitoik ulertu gabe nagoen guztitan (beti) ondokoak esplikatzen dit zer egin behar deten. Haseran akojonatuta nengoen ez nekielako ze nibel edukiko zuten... baina, gauza argitzen joan zen lehenengo entrenamenduan berotzeko 2 buelta (bai, bai, besterik gabe) bakarrik eman zituztenean. Partidilloan ere konturatu nintzen, ez zirela batere onak.
Baina, definitiboki, igandeko partiduan erabaki nuen, oso oso txarrak direla. Exageratu gabe, Munibeko suplenteok erraz irabazten diegu, eta igandean titular jokatu zutenetatik 5 edo 6 postutan erraz nik egiten dut hobeto (porteroa barne!). Serio. Oso txarrak. 6-1 galdu genuen (nik 2 baloi salbatu nituen marran, porteroa eta beste zentrala oso oso paketeak (en plan pirulo eta txarli baino okerrago) direlako. Hori bai, ekipazioa goitik behera Nike eta ez degu guk garbitu behar. Klubak soziedade bat dauka eta web orria ikusi dezuenez. Arraro samarra.

Bestelakoan, klaseek eta parrandek estilo antzekoan jarraitzen dute. Definitibamente, ze zozoak diran alemanaaaaaaak!!!! Animo denoi klaseak hasten. Espezialmente Amaiari Gomez de Ayalaren klaseetan. Zorionak Iñaki! Todo un ingeniero!!!

4 Comments:

At 4:14 AM, Blogger Bikon said...

Andoni=Gravesen?jeje

 
At 12:19 AM, Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Joe!!! Christian Poulsen bera gure kuadrilan!!! Egia esan behar bada kuriosoa zure ekipoan asunto hori.Ta ze postutan jokatu zenun?? kapitain izateko esperantzarik??
Nahi badezute ni merkatuan nago, nere representanteari deitu eta danimarkara joateko arazorik ez daukat!! Bestela, klubean esan lehen peña internazionala egitea nahi badute egingo degula kontinentean beste alde hontan.
Nordbyen!!!Nordbyen!!!

A, ya txirrindularitza ikusi nahi badezu apirilan amaiera aldera Aarhus Classic izenekoa korritzen omen da zuen herri hortan.Suposatzen det CSCkoek korrituko dutela sikiera!

Ondo izan!!

 
At 6:22 AM, Blogger Bikon said...

Zure Vuelta Españako kinielaren ondoren, hobeto txirrindularitza alde batera uzten badezu...

 
At 3:07 PM, Blogger Trojan Warrior said...

Keep on [Furgolista de postín] style!!!

Pilarreko zubia geroz ta gertugo dao!!!!

 

Post a Comment

<< Home