Danimarka konkistatzen

Wednesday, October 04, 2006

futbolan rektifikazioa, azken berriak eta nere gurasoak

Duela dexente ez det idatzi eta hemen dijuaz nere azken berriak (Jonjo pikatu egingo zait bestela):

Lehenengo, fubolan asuntoa: nere ekipokoek beti bezain txarrak izaten jarraitzen dute (porteroa esaten nuena baino hobea da; dirudienez egun txarra euki zun nere lehenengo partiduan), baina enteratu naiz gurea bigarren ekipoa dala eta entrenamenduetan egoten dan jende onak lehenengo ekipoan jokatzen dula. Hemendik aurrera, helburua lehenengo ekipora iristea? agian. Baina, gure ekipoan ondo egitearekin eta jokatzen disfrutatzearekin konformatzen naiz. Gainera, gero eta kasu gehiago egiten dit jendeak... Hori bai! patxangeoak berdin berdin jarraitzen du (orain 3 buelta korritzen ditugu berotzeko). ostegunetan partidillo bakarrik jokatzen deu, beste ezer gabe eta entrenadoreak ez digu puto kasuik egiten.

Bigarrenez, nere gurasoen bisita. Aste bete pasa dute ia hemen eta gaur goizean bertan alde egin dute. Lehenengo 2 egunak Aarhusen bertan pasa genitun, asteburua Kopenagen eta azken egunak hemen berriz, Silkeborgi bisita barne. Gustora ibili naiz beraiekin, oso, baina parranda eta anbientilloaren falta sumatu det. jeje. Kopenage oso polita iruditu zitzaidan, bere sirenita eta christiania (auzo jipi eta gobernu eta arau propioak dituena) barne.
Christianiako sarrera markatzen dun arkuaren atzean, "you are entering the EU" jartzen du. Azken argazkia bertan egiten diren kontzertuen kartelarena da (Oierrentzat).


Hemen dauzkazue hango museotan ikusitako bi perla: bat, afrikako triburen batena da eta besteak ez du esplikazio handirik behar (dinamarkaren historiaren museoan zegoen).


Kopenagetik bueltan (ferritik jaitsi ondoren), bizikletaz nindoan nire residentzira eta... poliziak gelditu nindun:
- ez daukazu argirik bizikletan?
- ez - nik.
- ba ezin da argirik gabe ibili gauez.
- ba ez nekien, ez daramat denbora asko hemen.
-Bai! bazenekien!
- Ez, benetan, ez nekien.
- Ondo da, orain badakizu.
- Ta non eros ditzaket argiak?
- Edozein bizikleta dendatan.

Eskerrak eman eta bizikleta eskuan nuela aurrera.

Perfektamente nekien argirik gabe ezin zitekeela ibili eta multa jartzen dutela. Jeje. Nere ingelesarekin ere antzezteko kapaz izan nintzen!
Gurasoekin egon naizen egun guztietan kanpoan afaldu deu. Eskertzen da. Eta astelehenean Lander eta Iosu ere gonbidatu genitun. Kanpotarrik ez, aitaren ingeles kaxkarrakin eta amaren enpanadarekin ez genuke ezer onik aterako.

Bestelakoan, gauzek bere martxan jarraitzen dute. Nere resiak muermo bat izaten jarraitzen du, baina behintzat nere pisukideekin gero eta gehio hitzeiten det (sin pasarse, eh!). Parrandak betiko modun: exchange ikasle asko, zerbeza ikaragarri pila, lioren bat edo beste (Iosuk eta Landerrek eduki dute zerbait dagoeneko), eta danesa katxonda pila bat. Egia esan, neska danesa potola gutxi daude eta gehienak oso flaka daude. Gainera, hemengo jendearen rasgo jeneralak (euskaldunok sudurra bezela) gure guaparen estereotipotan sartzen dira. Orduan, alde zaharrean (Ferminen ere bai) sekulako piboiak izango lirakeen neska pila bat ikusten dira gauero. Pila, pila, pila, patata tortila. Hala ere, beste kanpotar batzuren saiakerak ikusita, ez dira oso rezeptibak.

Eta azkenik, ikasketak: 3 asignatura eta uste det 3ren azterketak gabonak baino lehen izango direla (baten fetxa jakitea falta zait). Horrek esan nahi du gabonetan hilabete edukiko detela donostin lasai-lasai. Santo Tomas, San sebastian eta agian Anfieldera bidaia barne. Okerrena, irakasle batek etxean egin beharreko azterketatxo bat bidali didala, Urrian jai daukadan asterako. Eta horrek, ziurrenik, bidaiatzeko plan guztiak txafatuko dizkit. Eta hemen amargatzen gelditu beharko det. ke le bamos a azer.

Hemendik aurrera, Beñat bere lagun batekin dator eta ondoren Estokolmora goaz, Camino, Ekain eta Oierrekin. Eta ondoren, Nerea dator aste beterako. Egia esan, inpaziente nago (Nerea etorreraren zai...). Ondo izan.

3 Comments:

At 2:41 PM, Blogger JONJO said...

Sex is coming home!!!


Three lions-en kantak dioen bezela

 
At 11:47 PM, Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Lehenik eta behin, pozgarria da Dinamarka aldetik horrelako berriak izatea. Nik uste, post honek orain arteko denen artean saria jaso beharko lukela , bere luzera eta kalitateai men eginez.(KuadriJahRoxa ikasi!!!)

Bestetik, Jonjo zure komentarioa zer zan en primera persona o en tercera persona???

 
At 1:23 AM, Blogger Trojan Warrior said...

Burning Spear-ek esaten duen bezala (Rastaman bat): We're going.... berak etiopiari buruz esaten du baina ni estokolmotaz ari naiz.

Laster gera han.

Ordurarte.

 

Post a Comment

<< Home