futbola, fusball, football, soccer edo furgol
Bai, noski. Danimarkara ere iristen da futbola. Eta lehengo astean pare bat esperientzia berri eduki nituen futbolaren inguruan.
1- Nere pisukide danesekin Champions League-eko partida bat ikusi nuen. Ikusi nahi nuenentz galdetu zidatenean ezin nuen sinetsi ere. Ez nuen dudarik egin; nere "voy a mi puta bola" pisukide danesekin zerbait egiteko aukera nuen! Partidan zehar kasu handirik ez zidaten egin, gehienbat danesez hitz egiten zuten haien artean. Gainera, partida sekulako rolloa izan zen partida: FC Copenaghe 0 - Benfica 0. (Danesak oso txarrak dira). Behintzat zerbeza eman zidaten nere pisukideek. Aspertu nintzan pixkat, baina pozik joan nintzen ohera, nere pisukideekin zerbait egina nuelako.
2- Ekipo batekin hasi nintzen entrenatzen: Nordbyen fc (Ittu: www.nb93.dk). Hauek kasu gehixeago egiten didate: beti saiatzen da baten bat ingelesez nirekin hitz egiten (batek gaztelaniaz egiten dit) eta entrenatzaileak esandakoari pitoik ulertu gabe nagoen guztitan (beti) ondokoak esplikatzen dit zer egin behar deten. Haseran akojonatuta nengoen ez nekielako ze nibel edukiko zuten... baina, gauza argitzen joan zen lehenengo entrenamenduan berotzeko 2 buelta (bai, bai, besterik gabe) bakarrik eman zituztenean. Partidilloan ere konturatu nintzen, ez zirela batere onak.
Baina, definitiboki, igandeko partiduan erabaki nuen, oso oso txarrak direla. Exageratu gabe, Munibeko suplenteok erraz irabazten diegu, eta igandean titular jokatu zutenetatik 5 edo 6 postutan erraz nik egiten dut hobeto (porteroa barne!). Serio. Oso txarrak. 6-1 galdu genuen (nik 2 baloi salbatu nituen marran, porteroa eta beste zentrala oso oso paketeak (en plan pirulo eta txarli baino okerrago) direlako. Hori bai, ekipazioa goitik behera Nike eta ez degu guk garbitu behar. Klubak soziedade bat dauka eta web orria ikusi dezuenez. Arraro samarra.
Bestelakoan, klaseek eta parrandek estilo antzekoan jarraitzen dute. Definitibamente, ze zozoak diran alemanaaaaaaak!!!! Animo denoi klaseak hasten. Espezialmente Amaiari Gomez de Ayalaren klaseetan. Zorionak Iñaki! Todo un ingeniero!!!