Danimarka konkistatzen

Tuesday, October 24, 2006

bukatu dira bisitak eta bidaiak, "vuelve la vida real"

Ba bai, Nereak alde egin zuen eta betiko bizitzara bueltatu naiz Aarhusen. Ez gaizki pasa gabe (llorera inkluida), izan ere, beste hark esan zuen bezala, bakardade sentsazioa ikaragarria izan zen. Zer egingo diogu... oso gustora egon nintzen Nereakin eta...

Post hau bisita hauen nondik-norakoak azaltzeko erabiliko dut:

Gurasoek alde egin eta segituan (3 egun edo), Beñat (nire anaia)

eta Joseba (bere kuadrilakoa)

etorri ziren. Lauzpabost egun egin zituzten hemen (Copenhagera bidaia barne), nire gelan lo eginez. Berez ere, nahiko desastre edukitzen dut gela, ba, imajinatu 2 hauek nirekin egon zirenean. Bisita turistiko gehiegi gabe, egunak lasai-lasai pasa genituen, zerbezaz ondo bustita (mozkortxo tontoren bat barne). Egun horietan, pare bat gauza izan ziren hemen aipatzeko modukoak:
Etorri eta hurrengo egunean, Beñatek nire ekipoarekin partida bat jokatu zuen hamar bakarrik geundelako (patxangismoa areagotzen, ezinezkoa zirudienean). Argazkia Beñatek bidaltzen didanean jarriko dut. Beñaten futbolerako abileziak ezagutzen dituzuenok imajinatuko duzuenez, arrasatu egin zuen partidan eta "man of the match" eman zioten. Okerrena, partidako onenak ronda bat ordaindu behar diela ekipoko besteei! (danes hauek ez daude burutik sano!) eta Beñatek ordaindu. Nik boto bat eraman nuen, behintzat...
Eta azken egunean, Estokolmora joateko bezperan, afari bat egin genuen Josu, Lander (EH), Arne (Netherlands) eta Sabrinarekin (Germany). Euskaldunek batez ere, ederki eskertu zuten hiruon artean prestatutako patata tortila. Oso gustora aritu ginen, zerbezaz bustita eta inglesez ere graziak egiten.


Eta hurrengo goizean London Standstedera, handik Stockholmera joateko. Han topatu genituen Oier

ekain

eta camino


Eta Londongo ingles paranoiko mierda horien kontrola pasa ondoren, Stockholmera zuzenean. Han geneukan zai Aldalur (Beñaten kuadrilakoa)

Stockholmen danetik eduki genuen:
lehenengo gaua kanadiense batekin (Jay) eta diskoteketan sartu ezin gabe, geneukan itxuragatik

bisita turistikoak

Bizikletaz ibilalditxo bat hiri barnean dagoen parke nazional batean

Sekulako mozkorra bigarren gauean... sekulakoa! antologikoa, istorietaz beterik... (argazkiak ikusteko sartu http://www.flickr.com/photos/trojan_warrior/sets/72157594335690825/ web orrian; batzuk ikusgarriak dira).

Eta nik London Stanstedera bidea hartu nuen berriz, beste guztiek baino egun bat lehenago. Han 8 ordu itxoiten egon ondoren, Nerea ikusi nuen, berriz, bi hilabete ikusi gabe egon ondoren. Por fiiiiiiiiiiiin!!! Aireportuan, berriro ere, kontrolengatik oso oso berandu iritsi ginen abioira. Konkretuki abioiak atera behar zuena baino 40 minutu beranduago. A zer momentua! Uste genuen abioiak alde egina zuela. Hala ere, gu baino berandugao sartu zenik ere izan zen. Putos ingleseeeeees!!!

Eta Nereakin... ba zer esango dut... de puta madre!!! Normala izaten da denbora luze baten ondoren kezka pittin bat edukitzea, gauzak lehenago bezelako jarraituko duten ala ez. Baina, dena sobre ruedas joan zen. Egun horietan, ez genuen denbora galdu:
Sirenita ikusten Copenaghen:

Copenhageko opera:

Nyhavn kanal berezia:


Erreginaren Aarhuseko "palazetea":


Eta tontakeriak egiteko denbora ere eduki genuen:




Eta erropa erosten ere ibili ginen. Hiru argazki hauetan erosi dudan zerbait, gustora erosiko nukeen zerbait eta beste baterako utziko dudan zerbait. Asmatu:
a)

b)

c)


Eta azkenik, nire Leioako klasekide baten (blog honetako irakurleren batek ezagutzen du) relatotxo bat jarriko dizuet, hitz bakar bat aldatu gabe. Aitor ere Erasmusen dago, Utrechten (Holanda):

Un relato corto: americano en la cocina. Un dia de esta semana (el miercoles 
si no m ekivoco) ivonne y maria nos invitaron a urs y a mi a cenar en su
casa (ivonne cocina de puta madre!!!!). Total, despos de cenar urs y yo
fregamos (ese era el trato) y entra un americano(el de la fiesta del
anterior email) con intenciones de "cocinar". El tio va y saca unos
filetones (tipicos gordotes q suelen poner en la barabacue) conjelados y
enpieza a pegarles de ostias a ver i despega unos de otros. Imposible.
solucion: los mete al microondas. Por fin consigue despergarlos mas a menos
(akello era una bola de carne) y se dispone a cocinarlo. una vez cho lo pone
entre dos rodajas de bimbo y le exa kepchup, mostaza y mayonesa (y pq no
tenia mas a mano). Empieza a comerlo y ,claro, cual es el problema: esta
frio por dentro. Solucion: meterlo al microondas. Urs y yo estabamos con los
ojos como platos, pero todavia abia mas... Lo saca del microondas y se pone
otra vez a comerlo, pero otro problema:aora esta demasiado caliente.
solucion: meterlo al conjelador un rato. Enfin , q asi se lo acabo comiendo.
Ademas no va el pavo y nos empieza a decir q claro, i q utilizar la logica
con los elektrodomenditkos (para enfriar conjelador, pa calentar microondas)
y urs y yo diciendole q si como unos gilipollas.
Ondo izan!

4 Comments:

At 4:49 PM, Blogger Mikel Lasa said...

Aupa Andoni!! Kontatzen dezunaren arabera eta argazkiak ikusita de puta madre pasa dezula argi dago. Zenbat denbora guztira? Gurasoak, Beñat, Kuadrilla eta Nere? A ze oporrak!! Hilabete t´erdi eta berriz ikusiko dituzu denak. Ez dago gaizki. Zu ez zaude hain urrun... jeje. Ni orain, hasieran, nahiko bakarri, egia esan, nahiz eta hiru lagunekin egon. Así que volcao con el blog, jaja. Aizu, bidali email bat eta kontatu zemuz Oierrekin eta! ondo segi!
Pd: yo tb me kiero apuntar a futbol. En lo Azucareros de Córdoba... Lo malo es que creo que es tercera división, y como que chungo..

 
At 12:42 AM, Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Joe,badirudi earki pasa dezula!!! baino bueno, zu lasai, bakardade sentsazioarena pasajeroa da ta ikusiko dezu!!! Laster izango dezu zure Kuadrijah "multitudinarioa" ikusteko aukera!!!

Beñaten man of the matx-ena ulertzekoa.

Ta inglesen paranoia baita ere ulertzekoa, Fuck the Queen!!! British Soldiers go home!!


Erroparena dudarik ez dago erosi dezuna, laket dezuna eta guzti hori "kastigatore" txupa dela. Zalantzarik ez

TA amerikanoana ze esango det, ikaragarria, irakurgarria... parrafo horrek British Enciclopedyak baino hobeto definitzen ditu Bushen semetxoak.
HAY KE SER KAZURRO!!!

 
At 11:35 AM, Blogger Bikon said...

Pozten naiz hobeto zabiltzala ikusteaz...Nik puntualizazio txiki bat egin nahi nuke, beti ere nere Litxun maiteari kontra egitearren baina baita pentsatzen detelako ere noski.
Amerikano guztiak ez dira berdinak!!!Asko dago eta horregatik denetik egon behar...Ala euskaldun guztiak terroristak al gera?Eta terrorista guztiak euskaldun?

 
At 11:51 PM, Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Barkatu nik ez det inongo momentutan Amerikangoengan generalizatu. nik "Bushen semetxoetaz" hitz egin det. Amerikano guztiak Bushen semetxo al dira??? bakoitzak erantzun beza.

Eta nik uste terrorista guztiak euskaldunak diala, bestela galdetu Acebes ta Jimenez Losantosi!!!
Ongi izan

 

Post a Comment

<< Home