Danimarka konkistatzen

Wednesday, November 08, 2006

azken berriak

Norbaitek bronka bota dit ezer idazten ez dudalako eta azken berriak adieraztea erabaki dut. Hor doaz:

Daniera (hola esaten da?) ikasten ari naiz. Oraingoz bi klase bakarrik eduki ditut eta betikoa... jeg hedder Andoni, jeg kommer fra Baskerlandet eta holakoak. Klasean honako herrialdeetako jendea daukat: Polonia, Italia, Alemania, Inglaterra, Lituania, Rumania, Kanada, Japon, Txina, Thailandia, Iran eta Palestina. Vamos! Babelgo dorrea! Irania listillo bat da eta va de guay. Baina, gero ez da ezertaz enteratzen. Alemana oso arraroa da eta italiarra oso graziosoa.

Ikasketetan ere pare bat nobedade eduki ditut. Proiektu baten presentazioa eduki nuen lehengo astean. Nere lana ondo zegoen eta presentazioa ere ez nuen gaizki egin (zatirik errexena tokatu zitzaidan), hala ere, klaseko beste 4 danesen ingelesak burutik behera kaka egin zidan. Dena den, ez det notari dagokionez arazorik izango dudanik. Bestalde, beste ikasgai batean etxean egiteko azterketa bat egin nuen eta 7,3 bat atera. Ondo. Ez naiz gehiago eskatzen hasiko.

Ikasketekin bukatzeko, azterketen datak aldatu ditut eta honela gelditu zaizkit: abenduak 15, urtarrilak 25 eta proiektu bat. Horrek esan nahi du gabonetan hilabete pasako dudala Donostian. Santo Tomas eta San Sebastian barne. Beraz, joan prestatzen parrandarako.

Ikasketa bukaerako bidaia ere antolatu didate Leioako klasekideek. Martxoaren hasieran, Bartzelonatik kruzero batean aterako gera, Montekarlo, Florenzia, Roma, Napoles eta Tunez bisitatuz. Gainera, janari eta EDARI guztiak pagatuta! Guztira aste bete eta 500 euro baino gutxio. Oso ondo dago!

Eta nola ez, parrandaren baten berri ere emango dizuet. Orain dela 2 asteburu kinito bat egin genuen kalimotxoarekin. "the lord of the three" (Iruñean egin genuen "el señor del tres" hura) jokuak eta kalimotxoak ederki triunfatu zuten polako, holandes, aleman, ekuatoriano, japones, danes, nigeriano eta abarren artean. Hona hemen argazki batzuk:

Makoto 4 baso txiki kalimotxo edan ondoren (japoniarra)




Makoto 20 minutu geroago eta botaka egin aurretik.



Kinitoaren panoramika bat.


Lander eta bere klaseko norbegiar bat: Ida.


Landerren fotokazetaritza experimentu bat:

EL ANTES:



EL DESPUES:


Beno ba, neska-mutilak. Ondo izan!