Danimarkako gauza arraroak
Danimarka herrialde ezberdina da. Gauza batzuetan oso ezberdina. Hona hemen adibide batzuk:
Jende pila bat dabil bizikletaz (nik ere erosi dut nerea 600 dkk-gatik (ittu, zure kontu changea egitea)). Pila, pila, pila patata tortila. Baina denak eskubitik ibiltzen dira. Ezkerretik bizikleta eskuan joan behar da. Orduan, bat bide batetik badoa eta bere ezkerretara dagoen building batera joan nahi badu, bi aukera dauzka. Buildingaren manzana hasi baino lehen, zebrabidea pasa eta oinez joan bizikleta eskutan duela edo manzana guztia igaro, zebrabidea pasa eta kontrako norantzan eskubitik building hortara joan. Arraroa.
Prezioak!!!! Arraroak baino gehiago... oso garestiak dira!!! Tabernaren batean, heinekenez betetako kubata baso batek 7 euro!!! Supermerkatu merkeenetako batean, babarrun kilo erdik 2 euro terdi!!! Pasada bat!
Janaria: tomate fritorik ez daukate. Eta tomate saltsa normalik ere ez. Dana dator piperrakin, baratxuriakin edo holako zerbaitekin. Piper gorriak mierda bat dira, paprika pringlesak bezela. Arraultzak txuriak dira...
Ordutegiak: dendak 10etan ireki eta 17:30tan ixten dituzte. Ondorioz, passport photos batzuk atera nahian arratsaldeko seitan jun nintzan eta ezin. Hurrengo egunean, goizeko 9:30tan, eta itxoin behar. Ohituko naiz.
Jatorduak: eguerdiko 12tan bazkaltzen dute eta 7ak baino lehen afaldu. Ni oraindik a destiempo nabil.
Bueno ba... joango naiz gauza gehiago jartzen.